Jarduerak

Ultzamako Bailarak edertasun ikusgarriko ingurunea eskaintzen du, eta bisitariak liluratzen ditu bere berdetasunarekin eta herri txikien xarmarekin. Lasaitasuna, ongi zaindutako natura eta kultura tradizionalarekiko kontaktua bilatuz gero, hauxe da leku egokia jarduera eskaintza anitz batez gozatzeko.

 

Golf Ultzama + info Mendi ibilbideak Belatetik + info
Golf Gorraitz + info Gorraitz hotel jauregia + info
Golf Lizaso Pitch & Putt + info Urdazubiko lezea + info
Ultzamako bailara + info Zugarramurdiko lezea + info
Baztango Bailara + info Orreaga-Done Jakueren bidea + info
Bertizko jaurerria + info Iratiko oihana + info
Orgiko hariztia + info Iruñea-Sanfeminak + info
Eztiaren museoa + info Donostia + info
Aralar mendia + info Zaldi ibilaldiak + info
Plazaolako natur-bideak + info Haras de Ulzama behortegia + info

Ingurunea

Hiriburua Larraintzarren daukan Ultzamako Bailara Nafarroako ipar-mendebalean dago Iruñetik 25 kilometrora. Larre berdez beteriko bailara idilikoa da, hariztiez eta pagadiez inguratua, eta oso ongi zaindutako itxura duten herriez osatua. Merezi du herrien barna ibiltzea eta harriz eginiko etxe handiei erreparatzea: bi isuriko estalkiak, zirkulu erdiko ateak, teilatu-hegal handiak, eta fatxadetan dauden balkoi zabalak.

Ultzama bisitatzen duenak ez du galdu behar Orgiko basotik ibilbide lasaigarri bat egiteko aukera. Milaka urteko basoa bailarako hego aldean dago, Lizasotik Eltso eta Gerendiain aldera doan errepide ondoan, eta 80 hektareako azalera du. Baso hau da Nafarroako ipar aldeko bailara hezeak betetzen zituzten antzinako harizti haietatik gelditzen den erakusgarri bakarra.

Kirol jarduerak

Orgiko basotik barrena doan ibilbidean bailarako gainerako parajeetara eramaten duten beste hiru xenda daude: Orgi (8,4 km oinezkoendako); Amati (10,5 km oinezkoendako); eta Gurbil (18 km oinezkoendako eta bizikletaz ibiltzeko).

Mendi ibilaldiez gain, beste aukerak ere badaude, hala nola, zaldiz ibiltzeko Arizkunen (30 min.), Zenozko hezte klasikoko zalditegia bisitatzeko, eta bailaran dauden golf zelaietan jolasteko.

Belateko mendatea

Belateko mendateak mugatzen du bailara ipar aldetik, Baztanekin. Antzinatik Belate komunikazio gune inportantea izan da. Hemendik pasatzen zen Erdi Aroan Iruñea eta Baiona lotzen zuen bide zaharra, eta Done Jakueren bidearen adarretako bat. Horren lekukoa da erromesek erabiltzen zuten antzinako galtzada, Santiagoko baselizaren hondakinak, XII. mendekoak, edo zaharberritutako Belateko Santa Maria la Real izeneko monasterio-ospitalea, 1165. urteko dokumentuetan aipatzen dena. Belatetik abiatzen dira Nafarroako mendi ibilaldi erakargarrienetako batzuk Gartzaga, Saioa eta Adi mendietara.

Festak eta gastronomia

 

Ekaineko lehen igandean ospatzen da Iraizotzen Arañotz mendi gainean dagoen Santa Luzia baselizako erromeria; hango zelaietan jendea sakabanatzen da bazkaria prestatzeko eta arratsalde atsegin bat pasatzeko.

Bailarako bisita bukatzeko bertako produktuak dastatzea baino hoberik ez dago: haragi famatuak, onddo preziatuak, eskuz eginiko eztia, eta eskualde honetan tipikoa den gaztanbera. Gaztanbera ardi-esnez egiten da gori-gori jarritako harri batekin berotuz, erre zapore berezia emateko. Postre gozo hau kaikuan zerbitzatzen ahal da, esnea jetzi eta egosteko erabiltzen den egurrezko ontzian.