Hotela

Hotelak 14 logela bikoitz ditu —haietako asko ganbarakoak dira— handiak, erosoak eta dekorazio zainduarekin. Geletatik Ultzamako bailarako eta mendietako bista paregabeak ikusten dira, eta denetan daude bainugela osoa, telebista, telefonoa eta ile-lehorgailua.

Zerbitzuak

Gure asmoa da Ultzamako Benta ostatu hartzeko hotel bat baino gehiago izan dadila. Gu bereizi gara beti ematen dugun tratu pertsonalizatuagatik, hemen ostatu hartzen dutenei harrera beroa eskainiz haien etxean bezala sentiarazteko. Erosotasuna, kalitatea eta arreta osoa eskainiz oroitzapen atseginez betetako egonaldia izanen du bezeroak gure ostatuan.

Denondako eremuan bezeroek interneteko sarrera izanen dute WI-FI bitartez.

Aipamen berezia merezi du hoteleko gela desberdinetan dagoen arte-galeriak.

Aparkaleku estalia eta pribatua bezeroen esku dago kostu erantsirik gabe.

Eta, aizue, umeak! Bentakoak diren orein talde bat aterako da zuei harrera egitera eta zelaian jostatzera.

Arte-galeria

Arteak beti izan du leku inportantea Ultzamako Bentan. Tradizio artistiko handia duen familiak Nafarroako pintore ospetsuen olio bilduma bat dauka.

Koadro finek geletako paretak apainduz, eraikinaren korridoreak, egongelak eta logelak edertzen dituzte.