Historia

Ultzamako Benta bertan tipikoa den etxetzarra da, Ultzamako Bailarako Udalak eraikia 1896. urtean, nekaturik eta goseturik iristen ziren bidaiari guztiei ostatu emateko.

Eraikinaren bi aldeetara dauden portale handiek balio izan zuten zaldi-gurdiekin sartzeko eta barnean zaldiak aldatzeko.

Gaur egun, orduko familia bereko bosgarren belaunaldiak jarraitzen du betiko ilusioarekin, sortu diren aldaketetara egokituz eta bezero zorrotzenen eskakizunak asebetetzen.

Luzaroan iraun izana azaltzeko orduan ez dago sekreturik: ardura, lana, gustu ona, ostatu-hartzaileak ongi sentiarazteko obsesioa, sukaldean lehengai onak, logela txukunetan garbitasuna eta xarma, eta, batez ere, sinpatia handia.