Ultzamako harana
Jarduerak
Golf Ultzama | + info | Mendi ibilbideak Belatetik | + info |
Golf Gorraiz | + info | Gorraitz hotel jauregia | + info |
Golf Lizaso Pitch & Putt | + info | Urdazubiko lezeak | + info |
Ultzamako harana | + info | Zugarramurdiko lezeak | + info |
Baztan harana | + info | Orreaga-Done Jakueren bidea | + info |
Bertizko parkea | + info | Iratiko oihana | + info |
Orgiko hariztia | + info | Iruña-Sanfeminak | + info |
Eztiaren museoa | + info | Donostia | + info |
Aralarko mendatea | + info | Zaldi itzuliak | + info |
Plazaolako bide berdea | + info | Baztan Aventura Park | + info |
Ingurua

Orgiko hariztia

Zaldi itzuliak

Arraitzko haritza

Golfa

Gaztanbera eguna

Donejakue bidea
Hiriburua Larraintzarren daukan Ultzamako Bailara Nafarroako ipar-mendebalean dago Iruñetik 25 kilometrora. Larre berdez beteriko bailara idilikoa da, hariztiez eta pagadiez inguratua, eta oso ongi zaindutako itxura duten herriez osatua. Merezi du herrien barna ibiltzea eta harriz eginiko etxe handiei erreparatzea: bi isuriko estalkiak, zirkulu erdiko ateak, teilatu-hegal handiak, eta fatxadetan dauden balkoi zabalak.
Ultzama bisitatzen duenak ez du galdu behar Orgiko basotik ibilbide lasaigarri bat egiteko aukera. Milaka urteko basoa bailarako hego aldean dago, Lizasotik Eltso eta Gerendiain aldera doan errepide ondoan, eta 80 hektareako azalera du. Baso hau da Nafarroako ipar aldeko bailara hezeak betetzen zituzten antzinako harizti haietatik gelditzen den erakusgarri bakarra.
Orgiko basotik barrena doan ibilbidean bailarako gainerako parajeetara eramaten duten beste hiru xenda daude: Orgi (8,4 km oinezkoendako); Amati (10,5 km oinezkoendako); eta Gurbil (18 km oinezkoendako eta bizikletaz ibiltzeko).
Mendi ibilaldiez gain, beste aukerak ere badaude, hala nola, zaldiz ibiltzeko Arizkunen (30 min.), Zenozko hezte klasikoko zalditegia bisitatzeko, eta bailaran dauden golf zelaietan jolasteko.
Belateko mendateak mugatzen du bailara ipar aldetik, Baztanekin. Antzinatik Belate komunikazio gune inportantea izan da. Hemendik pasatzen zen Erdi Aroan Iruñea eta Baiona lotzen zuen bide zaharra, eta Done Jakueren bidearen adarretako bat. Horren lekukoa da erromesek erabiltzen zuten antzinako galtzada, Santiagoko baselizaren hondakinak, XII. mendekoak, edo zaharberritutako Belateko Santa Maria la Real izeneko monasterio-ospitalea, 1165. urteko dokumentuetan aipatzen dena. Belatetik abiatzen dira Nafarroako mendi ibilaldi erakargarrienetako batzuk Gartzaga, Saioa eta Adi mendietara.
Ekaineko lehen igandean ospatzen da Iraizotzen Arañotz mendi gainean dagoen Santa Luzia baselizako erromeria; hango zelaietan jendea sakabanatzen da bazkaria prestatzeko eta arratsalde atsegin bat pasatzeko.
Bailarako bisita bukatzeko bertako produktuak dastatzea baino hoberik ez dago: haragi famatuak, onddo preziatuak, eskuz eginiko eztia, eta eskualde honetan tipikoa den gaztanbera. Gaztanbera ardi-esnez egiten da gori-gori jarritako harri batekin berotuz, erre zapore berezia emateko. Postre gozo hau kaikuan zerbitzatzen ahal da, esnea jetzi eta egosteko erabiltzen den egurrezko ontzian.